2015-2016 ikasturtean Natura ikasgaian Alkartu Ikastolan lantzen dugunaz gain, naturarekin lotutako albisteak eta bitxikeriak aurkituko dituzue atal honetan.
2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena
2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena
2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena
KORRONTEA ETA ZIRKUITU ELEKTRIKOA
Kaixo 6M!
Hona hemen Koldoren beste bideo bat korrontea eta zirkuitu elektrikoaren atalak ezin hobeto azaltzen dituena.
ZER DA ELEKTRIZITATEA?
Koldo Alijostes Bordagarairen bideoa txertatzen dizuegu hemen, oso azalpen onak ematen baititu hasi berri dugun gaiaz.
2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena
MERKURIO BIDAIARIA
Kaixo 6M!
Gaur oso egun berezia da. Mendean zehar bakarrik hamahiru aldiz gertatzen den fenomeno aparta izango dugu ikusgai.
Dakizuenez, Merkurio gure eguzki sistemaren eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta gaur, bidaiari sentitzen denez, gure izarraren aurretik pasatuko da. EHU-ko zientzia arloak horren berri ematen zigun pasa den astean (gehiago jakiteko hemen duzue lotura).
Hona hemen egingo duen ibilbidea:
Hona hemen egingo duen ibilbidea:
Aurreko loturaren albistean ikusten den moduan, web baten bitartez fenomeno miresgarri hau ikusteko aukera izango dugu EHUko Espazio gelan, eskerrik asko EHU!!!
Merkurio planetari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu irudian eta wikipediara eramango zaituzte.
Baina, nor izan zen Merkurio?
Merkurio, latineraz Mercurius eta Greziar mitologian Hermes, Erromatar mitologiaren jainko mezularia eta jainko-jainkosa eta hilkorren gidaria zen. Jupiter eta Bona Dearen semea. Kapela, hegodun sandaliak eta makila zeramatzan.
Hemen, Bizkaian, badaude jainko honen irudi batzuk, ezagunenetariko bat Bilboko Gran Via kalean dugu, BBVA-ren eraikinean hain zuzen.
Zergatik banketxe batean? Erronka bat proposatzen dizuegu: baietz asmatu zergatia. Idatzi iruzkin batean zuen ikerketa.
Aste ona izan eta asko ikasi!!!
2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala
ARGIA ETA KOLOREAK
Kaixo guztioi:
Hona hemen amaitu berri dugun gaia hobeto ulertzen lagunduko dizuen bideo bat. Bideo honek azaltzen digu zergatik zeruak kolore urdina daukan eta, bide batez, kolore guztiak zelan bereizten ditugun argitzen du ere bai.
2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
AMA LURRAREN EGUNA
Kaixo guztioi:
Egun berezia dugu gaur, izaki bizidun guztion amaren eguna da, Ama Lurraren eguna hain zuzen.
ZORIONAK AMA LURRA!!
Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.
Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.
Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnellpazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.
Hemen jartzen dizuegu Macaco abeslariaren bideo bat. Orain dela 10 urte idatzi zuen baina agerian dago gauza asko ez direla aldatu...
Gauza handirik ezin dugu egin baina gure esku dagoen guztia egin dezagun ama lurra zaindu eta babesteko!!
Animatu zaitezte eta utzi iruzkinetan Ama Lurra zaintzeko bururatzen zaizkizuen ideiak!!
2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)










