2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

ZORIONAK LUCY!


Kaixo guztioi!

Gaur Lucyk 3.000.041 urte gutxi gora behera betetzen ditu. Lucy ez da gu bezalakoa, baina, nolabait esateko, gure senidea izan zen.

Berari buruz gehiago jakiteko bi lotura uzten dizkizuegu: Wikipediakoa eta Elhuyar zientziakoa.

Serioago jartzen bagara, gaur Lucyren aurkikuntzaren 41. urteurrena da. Horregatik Googlek, bere oroimenean, doodle polit hau prestatu du:



Bukatzeko erronkatxo bat uzten dizuegu: ezetz asmatu zergatik izendatu zuten "Lucy". Anima zaitezte eta utzi zuen iruzkinak!

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

ORNOGABEAK

Kaixo guztioi:

Post hau ez da eskema izango, normalean bezala. Orain gelan ikusitako bideoa uzten dizuegu hemen, ornogabeak nolakoak diren azaltzen duena. Ikasteko lagungarria izatea espero dugu.


2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

ANIMALIAK

2. gaiari hasiera emateko, animaliak nolakoak diren laburtzen duen eskema luzatzen dizuegu jarraian:


2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

UR LIKIDOA PLANETA GORRIAN

Gaur Google-k albiste historiko honekin agurtzen gaitu:


Azkenengo ikerketek ziurtatzen dute ura dagoela planeta gorrian. Aspalditik dabiltza uraren bila Marten eta atzo NASAk baieztatu zuen ur likidoa dagoela. Zergatik da hain inportantea albiste hau? Zer suposatzen du Marten ur likidoa egoteak? Irudiaren gainean sakatuz gero, honi buruzko hainbat berri aurkituko duzue, baita galdera hauen erantzuna ere!!! 

Zuen iruzkinen zain gaude!!!

2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

ZELULA

Hona hemen gaur egindako eskema, Naturan orain arte landutako guztiaren laburpena. Ikasteko baliogarria izatea espero dugu.