2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

MERKURIO BIDAIARIA

Kaixo 6M!

Gaur oso egun berezia da. Mendean zehar bakarrik hamahiru aldiz gertatzen den fenomeno aparta izango dugu ikusgai.

Dakizuenez, Merkurio gure eguzki sistemaren eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta gaur, bidaiari sentitzen denez, gure izarraren aurretik pasatuko da. EHU-ko zientzia arloak horren berri ematen zigun pasa den astean (gehiago jakiteko hemen duzue lotura).

Hona hemen egingo duen ibilbidea:




Aurreko loturaren albistean ikusten den moduan, web baten bitartez fenomeno miresgarri hau ikusteko aukera izango dugu EHUko Espazio gelan, eskerrik asko EHU!!!

Merkurio planetari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu irudian eta wikipediara eramango zaituzte. 




Baina, nor izan zen Merkurio?

Merkurio, latineraz Mercurius eta Greziar mitologian Hermes, Erromatar mitologiaren jainko mezularia eta jainko-jainkosa eta hilkorren gidaria zen. Jupiter eta Bona Dearen semea. Kapela, hegodun sandaliak eta makila zeramatzan.

Hemen, Bizkaian, badaude jainko honen irudi batzuk, ezagunenetariko bat Bilboko Gran Via kalean dugu, BBVA-ren eraikinean hain zuzen.





Zergatik banketxe batean? Erronka bat proposatzen dizuegu: baietz asmatu zergatia. Idatzi iruzkin batean zuen ikerketa.

Aste ona izan eta asko ikasi!!!

5 iruzkin:

  1. Erantzunak
    1. Espero dut ordenagailuan aurkitutako informazioa zuzena izatea: Merkurio, Jupiterren semea izan zen eta bankari oso inportantea izan zen, horregatik
      Bilboko Kutxan dago haren estatua.

      Ezabatu
    2. Eraikin hori eraiki zen Merkataritza egoitzari ostatu emateko eta mitologian, Merkurio merkataritzaren babeslea da.
      Nik hori hor dagoen arrazoia dela uste dut

      Ezabatu
  2. Hauxe da nik topatutako informazioa: Merkurio izeneko jainko Erromanoaren izenaren erroa latineraz "Merx" da eta hitz honetako eratorriak banketxe lanarekin lotuta daude, esate baterako: "mercado, mercantil...

    ErantzunEzabatu
  3. Eraikin hori eraiki zen Merkataritza egoitzari ostatu emateko eta mitologian, Merkurio merkataritzaren babeslea da.
    Nik hori hor dagoen arrazoia dela uste dut

    ErantzunEzabatu